Nire Bloga

Icon

bihotz eroria hitz on batek altxatzen

Euskarazko Esaerak

1.    Adiskide onekin, orduak labur
2.    Aitona neke, semea gose eta biloba eske
3.    Alferraren kolpea, zuzena
4.    Ardoa ona, neurriz edan ezkero
5.    Arrantzaleak ez du erabiltzen urrezko amurik
6.    Arrazoiarekin edo gabe, etxekoen alde
7.    Astelehenetan igande-arropa darabilenak, igandetan astelehenetakoa erabili behar
8.    Azkar eta ondo, usoak hegan
9.    Bakardadea, ohitura txar guzien iturria
10.    Bakea ez da diruz erosia
11.    Batasunak indarra dakar
12.    Begiak noraino, nahia haraino
13.    Bekaizti eta hasarre: biziaren laburtzaile
14.    Beldurra itsu
15.    Bere burua ezagutzea da jakitea.
16.    Beste lanik ez zuenak ahuntzei burua ikuzi
17.    Bihotz eroria hitz on batek altxatzen
18.    Bizi luzeena ez da hoberena
19.    Bururik nekatzen ez duenak hankak nekatu behar
20.    Buztina, heze deno molda zazu
21.    Dakizunaz gutxi mintza zaitez, ez dakizunaz batere
22.    Dantzatu nahi ez dana, ez doala dantzara
23.    Daukanari galtzen dako
24.    Den negu, nola den uda, beti da arropa lagun ona
25.    Derio eta erandio, sondika eta loiu, ahalegina egin arren, arto gutxi koiu
26.    Deusetako on ez denik ez da.
27.    Edan eta gero egiak
28.    Egiazko nausia denen zerbitzuko
29.    Eginarendako erremediorik ez
30.    Enarak goian hara eta hona, luzaro eguraldi ona
31.    Erauntsia pasatu eta guardasola atera
32.    Ero guztiak, suertoso
33.    Erregalo ttikia, esker ttikia
34.    Errege tontua asto koroatua
35.    Esaera zaharrak, gezurrik ez
36.    Esperantza, gosari ona eta afari txarra
37.    Etxean giro txarra, tabernara senarra
38.    Ez daiteke egurrik egin basoratu gabe
39.    Ez jan, ez lan
40.    Ezina, ekinez egina
41.    Eztauz zoro guztiek bermeon
42.    Gaitz asko, onerako
43.    Gaua, gogapenen ama
44.    “gero” dinoanak “bego” dino
45.    Gerra ostian, gosia
46.    Gizonak itsasoari: ezkon hadi, mantsotuko haiz bai!
47.    Gurasoen haurkeriek ez dute haurra ontzen
48.    Hamabi ofizio, hamairu miseria
49.    Hartzeko pronto emateko tonto
50.    Haurrak hazi, nekeak hasi
51.    Herrik bere lege, etxek bere aztura
52.    Ile luzeak adimena luzatzen ez, laburrak laburtzen ez
53.    Irabazi duena armonin, galdu duena agonin.
54.    Itsaso guztiak igaro ta bazterrean ito
55.    Jakintsu gitxi aberats
56.    Kantari txarra beti kantetan dago
57.    Katua kanpoan, arratoiak pesta
58.    Kazeta, guzurrez beteta
59.    Koitaduen oinean beti arantza
60.    Lan manatuak gehiago akitzen
61.    Lasto su, laster su
62.    Lehenengoan barka, bigarrenean urka
63.    Libertatea ez da emaiten, bainan hartzen
64.    Lotsa ez da galtzen den tokian aurkitzen
65.    Lunes i martes, ezin egon artez
66.    Maitasuna eta kea eztago disimulatzerikan
67.    Mesedea  mesede truk ohi da
68.    Miresten ez dakienak adimendu guti
69.    Muturrez maite, errapez gaitzets
70.    Nahi badek/den bizi min gabe, ez jan gose gabe
71.    Negua denean iguzkitsu, ondoko uda euritsu
72.    Nobioa? Hobe urte guztirako olioa
73.    Nola bizi, hala hil
74.    Nolako alkatea, halako justizia
75.    Norberak norberan burue eztau alabe bier
76.    Oilo ibiltari azerien janari
77.    Ontzi txikia, azker bete
78.    Orain oraingo eta gero geroko
79.    Orhiko xoriak orhin laketzen
80.    Otsoak jan ala artzainak jan, bildotsarentzat berdintsu
81.    Pote hutsak hots handia
82.    Sasian zer dagon jakin barik, tirorik ez
83.    Sekulan ez barka zure buruari, besteeri beti
84.    So egilea dantzari eder
85.    Sorlekiak baino, ohiturak indar handiago
86.    Sosa ez da dena bizian
87.    Tentaziñoak erakusten nor nor dan
88.    Titia eta alua, horien mende mundua
89.    Ttipitik handira, gutitik hainitzera, etxetik galeretara, bizitik hiltzera; horien guzien artean urhats bat baizik ez da
90.    Txapel dotorea eta buru hutsa
91.    Urduliztarra ezta txarra
92.    Urgulutsuak nahio du nunbait galdu bidea norbaiti galdegin baino
93.    Xingarra ukan eta garizuma izan
94.    Zapata zuriak paperez, ura denean bat ere ez
95.    Zenbat ate hainbat maratila
96.    Zor din maitatu izateak ordainetan maitatze
97.    Zoriona, inoiz ez osorik ez iraunkorrik
98.    Zozoak beleari ipurbeltz
99.    Zuloa baino zarpa hobea
100.     Zurian beltza jarri ezkero, han gelditzen da

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.